XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pegatinak horrelakorik ezin zuela egin jakin zuen, une hartan.

- Ez dut inor mindu nahi esan zuen ahopetik, joku beldurgarri hau ez zait batere gustatzen.

Bere sudur luze eta disdiratsutik su-balarik ez botatzea oso gogor egin zitzaion.

Gizonek bere barrukaldeko botoiak sakatzen zituzten, eta gure tanketxuak gogor jasan behar izan zituen erasoak.

Pegatina beste guztiak baino sendoagoa zen.

Haiek indar guztiez saiatzen baziren ere ezin izan zuten bera gainditu.

Gizontxar haiek ez zizkioten kilikiliak egiten, Juanek bezala.

Palanka eta giltzei bueltak emanez min handia, barruan zauri mingarriak izango balitu bezala, jasanarazi zioten.

- Kankarro hau ez dabil ondo-oihukatzen zuten gizonek estu eta artega-konpontzera eraman behar izango dugu.